XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta berehala B. Teyssedre sartu zen barruan.
Kontzeptual politizatuenetik datozen inguruetan nolabaiteko arrakasta izan du; inoiz
Pinturako obra baten ertzen trataera lauso, desdibujatu edo xuabeari ezar dakiokeen deitura, era honetan bera kokaturik dagoen inguru espazialean bat egiten ahalegintzen delarik.
Claes Oldemburg artista iparramerikarrak
Bai artearen bai arte kritikaren orientabide soziologikoaren jatorria Argikundeko kulturaren izaera laikoan bilatu behar da; arteari helburu erlijiosoa ukatzean, honek gizartera jo eta helburu
XIX. mendean Erromantizismoak aldarrikatu zuen artistak bere garaiko idealetan eta grinetan partaide izan behar zuela baina baita ere kontraesanetan eta istiluetan: baldin XVIII. mendean bere pinturaren bidez Hogarth-ek gizarte-kritika zorrotz bat egin bazuen, XIX.ean Daumier-ek gatazka politiko gogorrean konprometitu zuen bere artea.
Soziologismo kritikoa, lehen une batean, positibismo filosofikoarekin erlazionatu zen: H. Taine-k gizarteko egoeren ondorio edo ispilu bezala argitu zuen artea.
Bere soziologismoak, horregatik,
Interes sozial zehatzagotik eta ez bakarrik pasibotik dator, joandako mendearen bigarren erdian, J. Ruskin eta W. Morris-en polemika lanaren, teknologiaren eta produkzio industrialaren maila estetiko oso apalaren kontra, hori litzatekeelarik artearen gainbeheraren arrazoi zuzena, ez baitzegoen integratua, antzina urrunean bezala, bere garaiko gizartean.
XX. mendean kritika soziologikoa historiografia marxistaren barrutian garatu zen: artea ez zen gehiago gizartearen ispilu, baina oso loturik azaldu zen istilu ekonomiko, politiko eta erlijioso handiekin.
Horregatik artelana sortu eta dastatzeko baldintza objektiboen ingurura bildu zen batik bat ikerketa: mandatu-emaileak eta erosleak, obren destinoa, merkatua, artisten lan profesionaleko baldintzak, eta abar.
Oso gutxitan, ordea, erantzi ditu zeharo ikerketa soziologikoak artearen historiaren alorrean determinismoaren mugak arte obraren genesiaren eta egituraren arazoari ausardiaz aurre egiteko;
sarri artearen historiaren ordez, gizartearen historia artearen bitartez eraikitzera jo ohi da.
Bestalde, oinarritzat obren azterketa zuzena hartu ordez iturburu literarioak hartzen direnez gero, ikerketa, orohar, denek onartzen dituzten balioetara mugatzen da, (...)